EOSek Guridiren doinuz omenduko du Enrique Jorda

Erredakzioa
2011ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren lehen zuzendaria izan zen Enrique Jorda donostiarra. Haren jaiotzaren mendeurrena dela eta, omenaldia egingo dio EOSek egun hauetan. Jesus Guridi musikagile gasteiztarraren Hamar melodia lana baliatuko du horretarako, denboraldiko hamargarren egitarauan. Hautua ez da kasualitatea. Hain zuzen ere, Jordari eskainita baitago Guridik idatzi eta 1941ean estreinatu zen konposizio hura.

Gustav Mahler konpositorearen 4. Sinfonia ere eskainiko du EOSek, Christiane Karg sopranoaren laguntzaz. Errepertorio hori izango dute gaur eta bihar Donostiako Kursaalean, ostegunean Gasteizeko Principal antzokian, eta 15ean Bilboko Euskalduna jauregian eskainiko dituzten kontzertuetan.

Iruñean ere izango da Euskadiko Orkestra Sinfonikoa hilaren 14an, Baluarte jauregian, baina emanaldi horretan Juan Crisostomo Arriagaren Sinfonia Ren lana eskainiko du, Guridirenaren ordez. Gauza bera egingo dute martxoaren 17tik 20ra Extremaduran (Espainia) eskainiko dituzten lau kontzertuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.