Kultura

Epaileak ez dio utzi EHAKri Guggenheimgo auzian akusazio partikular izaten

2008ko maiatzaren 20a
15:15
Entzun
Bilboko Auztegiko epaile batek galarazi egin dio EHAKri Guggenheim Bilboko Museoko auzian akusazio partikular izatea.

Lehengo apirilean jakin zen Roberto Zearsolo museoko finantza zuzendari ohiak ia milioi euro erdi lapurtu zituela, eta hori ari dira ikertzen Bilboko Auzitegian. EHAK-k museoako kudeaketaren "gardentasunik eza" salatu du eta, dirua publikoa denez, akusazio partikular izan gura zuen. Epailearen arabera, ordea, talde parlamentarioek ez dute edozein kasutan akusazio izateko zilegitasunik, eta legebiltzarrari dagozkion auzietara mugatu behar dutela dio.

1997ko urrian zabaldu zuten Bilbon Guggenheim.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.