Azkoitiko Izarraitz auzoko Epelarre baserrian jaio zen Joakin Errasti, 1933an; handik datorkio izengoitia.
Jazinto Rivas Elgetaren ikasle izan zena, hainbat trikitilariren irakasle izan zen gerora. Besteak beste, Xabier Alberdi Zabale eta Ramon Azpitarte Imuntzoren irakasle izan zen.
"Erromeriaz erromeria ibilitako soinu jole aparta" izan zela nabarmendu du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak. Azken urteetan, Inazio Bastida Etxeberritxo panderojolearekin aritu zen batik bat.