Araban motorrak berotzen aridira datorren urteko bertsolari txapelketarako. Horren adibide da asteburu honetan izan duten lehia. 23 bertsolari borrokatu dira otsailean hasiko diren kanporaketetarako pasatzeko. Dulantziko Okelu elkartean, Baranbioko Garrastatxuko txokoan eta Elosuko elkartean egin dituzte saioak, bazkari eta afari formatuan, eta emaitzen ondorioz, Maialen Saiz de Okariz, Bingen Saiz,Jon Pinedo, Iñaki Tena, Ainhoa Comas, Iker Pastor, Unai Mendibil, Irati Anda, Elyem Chej, Gaizka Urtaran, Maite Solozabal, Josu Campo eta Amaia Lasaga izan dira txapelketan aurrera egiteko sailkatu diren bertsolariak.
Arabako Bertsozale Elkarteko kide Asier de la Fuentek bertso saioetan giro aparta egon dela nabarmendu du. «Freskura eta aurpegi berriak izango dira 2011ko bertsolari txapelketan», esan du. Aurreratu duenez, 2011ko txapelketan lehendabizikoz 30 bertsolari abiatuko dira txapelaren bila.
Erabakita dago Arabako Bertso Txapelketan zein bertsolari lehiatuko diren
Asteburuko hiru kanporaketa aurrekoetan, hamahiru bertsolari berri sailkatu dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu