Erabiltzaile gisa harpidetzeko eta RRS bidezko alertak jasotzeko aukera
Erabiltzaile moduan izena emateko eta RRS bidezko alertak edota mezu elektronikoak jasotzeko aukera eskainiko du Liburuklik atariak. Horretarako, Riverak azaldu du Dspace aukeratu dutela, Massachussets Institute of Technologyk eta HP Labsek garatutako software libreko plataforma. «Nazioarteko 250etik gora erakundek erabiltzen dute, oso emaitza onekin». Sistema horren bitartez, erabiltzaileek aurrez aukeratutako gaiei buruz Liburuklik-en jasotzen diren erreferentzien berri izango dute, atarian jasotzen diren heinean. Hitzen bidezko bilaketak egiteko aukera eskainiko du, orobat. Baita kontzeptu eta daten araberako bilaketa aurreratuak egiteko ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu