Emakumearen irudiak Erdi Aroko artean izan zuen garrantzia aztertuko du Bilboko Arte Eder museoak datorren urtean. Izan ere, 2011ko erakusketa denboraldia Gehiago dago zugan. Emakumearen irudiak Erdi Aroan (XII-XV) erakusketa zabalduko dute otsailaren 7an. Mota askotako 50 objektu artistiko bilduko ditu erakusketak, «artetik abiatuz, emakumeak Erdi Aroko gizartean izan zuen pisua aztertzeko», Jabier Biar zuzendariak azaldu duenez.
Udako erakusketa nagusia Urre sakratua izango da. Ekainaren 6tik irailaren 4ra bitartean, gaur egun Kolonbia den lurraldean espainiarrak iritsi aurretik hango kulturek eginiko artelanak ikusi ahalko dira.Kolon aurreko garaiko urrez egindako 253 artelan prestatu dizkio Bogotako Errepublikako Bankuko Urrearen Museoak Bilboko Arte Eder museoari. «Hauxe da antropologia eta arkeologia izaera duen erakusketa bat egiten dugun lehen aldia», azaldu du Biarrek.
Datorren urteko denboraldia amaitzeko, Antonio Lopez margolari espainiarraren ehun lanek osatutako erakusketa bat jarriko dute, urriaren 6tik 2012ko urtarrilaren 22ra bitartean. Lopezen margoez gain,haren eskulturak ere bilduko ditu erakusketak.
Bestalde, tamaina txikiagoko hiru erakusketa ere egingo dituzte. Daniel Tamayo margolari bilbotarrari eskainia bata, Matta surrealista txiletarrari eskainia bestea eta AEBetako 70eko hamarkadako argazkigintzako paisajismoari buruzkoa azkena.
Erdi Aroko artean emakume irudiak zuen pisua Arte Eder museoan
Antonio Lopez margolariaren ehun lanekin itxiko dute 2011ko erakusketa denboraldia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu