Erein eta Donostia Opera Prima sariak, eman gabe
LITERATURA. Hamabi lan aurkeztu dira aurten Erein eta Donostia Opera Prima narratiba sarietara, baina bi sariak hutsik uztea erabaki du irabazleak aukeratzeko eratutako epaimahaiak. Erein argitaletxeak eta Donostiako Udalak elkarlanean antolatzen dute sariketa, 2003tik, euskaraz idatzitako literatura sustatu eta euskal egileak bultzatzeko helburuarekin. Bi urtean behin ematen dituzte sariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu