Eric Sardinas eta Robert Cray izango dira aurtengo Hondarribia Blues Jaialdiko izarrak. Cray bost Grammy sariren irabazlea da, eta Sardinas slide soinuaren maisutzat daukate adituek. AEBetako blues musikari ezagunenetakoak dira biak.
Horretaz gain, Hondarribiko jaialdiko Crossroads atalak Chicago hiria omenduko du. Bertan, Tail Dragger, Zora Young eta Eddie Shaw abeslarien kantak entzungo dira, Virginia Labuat eta Txus Blues-Jose Bluefingers taldeekin batera. Bestalde, White Towels Gipuzkoako taldeak ere parte hartuko du jaialdian. Ekainaren 12tik 15era egingo dute jaialdia.
Eric Sardinasek eta Robert Crayk joko dute Hondarribiko Blues jaialdian
Tail Dragger, Zora Young eta Eddie Shawren ahotsak entzun ahalko dira Crossroads atalean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu