Aurtengo Bilboko 365 Jazz jaialdian Erik Truffaz tronpeta jotzaile suitzarra ariko da. Elektro jazzaren aita ere deitu izan dute, eta jazza rockarekin batu ohi du emanaldietan. Truffazekin batera egongo dira AEBetako Pee Wee Ellis saxo jotzailea eta Jason Moran piano jotzailea. Ellis Jazzaren munduko saxo jotzaile ezagunenetakoa da, eta jaialdiaren Gau Zuria programaren barruan joko du.
Haiekin batera ariko dira Maria Joao abeslaria eta Mario Laginha piano jotzailea, eta baitaRabih Abou Khalilen Mediterranean Quintet ere. Hilaren 15ean hasiko da jaialdia.
Erik Truffaz eta Pee Wee Ellis ariko dira Bilboko 365 Jazz jaialdian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu