Kultura

Ermuan, Astigarragan eta Durangon izango da ‘Rezikletas’ kale antzerki ibiltaria

Turuktupa taldearen ikuskizun ibiltariak musika eta antzerkia uztartzen ditu. Instrumentuak birziklatutako materialez egindakoak dira. Kreak emandako beka baten bidez sortutako lana da.

2008ko abuztuaren 11
12:19
Entzun
Rezikletas kale antzerkiak Gasteizko Andra Mari Zuriko jaietan izandako arrakasta dela eta beste hiru emanaldi eskainiko ditu irailean eta urrian. Kale antzerki ibiltaria da eta lau aktorek eta musikarik hartzen dute parte. Izan ere, musika eta antzerkia uztartzen ditu Turuktupa taldeak bere ikuskizunean. Gainera, erabiltzen dituzten instrumentuak birziklatutako materialen bitartez egiten dituzte. Rezikletas-enxedeak ikusleen irudimena sustatzea eta munduaren ikuspegi berri bat helaraztea dira.

Proiektu hau Vital Kutxaren gizarte ekintzaren Krea kultura garaikidearen guneak emandako beka baten bidez sortu zen. Krean arte garaikidea sortzeko beharrezkoak diren baliabideak aurkidaitezke. Proiektuaren helburua, era ezberdinetako artelanak sustatzea da. Hala, Krean parte hartzen dutenek, kulturaren kontzeptuaren ikuspegi zabalaren aldeko apustua egiten dute.

Datorren irailaren 20an,Rezikletas antzerki ibiltaria Ermuan (Bizkaia) ikusi ahal izango da. Hurrengo egunean berriz Astigarragan (Gipuzkoa), eta azkenik urriaren 19an Durangon (Bizkaia) eskainiko dute hirugarren emanaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.