'Erreleboa' obra emango dute lau egunez Donostian
ANTZERKIA. Begoña Bilbaok zuzenduta, Iker Galartza eta Joseba Usabiaga aktoreek Erreleboa emango dute gaur, bihar, etzi eta etzidamu, 20:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean. Ernesto Caballeroren lan bat da, eta Algecirasen dago girotuta (Espainia), kuartel batean. Soldaduskan elkar ezagutzen duten bi euskaldun ditu protagonista; soldaduska amaitzear dago bata, besteak hasi baino ez du egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu