Musika

Erretiroa hartuko du Betagarrik, mende laurdeneko ibilbidearen ostean

Hatortxu Rock jaialdian, hilaren 28an, emango du azken kontzertua Gasteizko taldeak. Haiekin batera eszenatokian arituko dira Obrint Paseko Xavi Sarria eta Miquel Girones.

Lakuntzan eskainiko du azken kontzertua Betagarri taldeak. BERRIA
2017ko uztailaren 12a
18:11
Entzun

Badira 24 urte Betagarri taldea lehen aldiz oholtzara lehen aldiz igo zenetik. 1993ko urte hartan ez zuten espero bidea horren luzea izango zenik, baina, beste askoren moduan, eurak ere nekatu egin dira eta erretiroa hartzea erabaki dute. Iragarri dute hilaren 28koa izango dela euren azken kontzertua. Lakuntzan (Nafarroa) izango dira egun horretan, Hatortxu Rock jaialdian.

Mezu hau igorri die taldeak antolatzaileei: "Laster HTX 20 ospatuko da, eta bertan, hilabete askoren ostean, berriz elkar ikusteko aukera izango dugu. Lakuntzakoa Betagarriren azken kontzertua izango dela iragarri nahi dizuegu, eta aldi berean, gure alboan hainbeste urtetan egoteagatik eskerrak emateko profitatu. Beraz, disfrutatu topera HTX 20 eta beti arte!".

Jaialdiko antolatzaileek esker oneko hitzak izan dituzte talde arabarrarentzat. "Zorterik onena opa dizuegu hemendik aurrerako bidean! Laster arte!", esanez agurtu dituzte musikariak.

Dena den, Betagarrikoak ez dira bakarrik izango azken kontzertuan, haiekin batera igoko dira eszenatokira Obrint Paseko Xavi Sarria eta Miquel Girones.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.