Zinema

Errumaniako Radu Judek irabazi du Zinebiko sari nagusia 'Lampa Cu Caciula' lanarekin

2006ko abenduaren 2a
18:55
Entzun
Bilbon ospatzen ari den Zinebi Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiko sariak eman dituzte gaur. Saridun nagusia Radu Jud Errumaniarra izan da, Lampa Cu Caciula lanarekin.

Dokumentalen saileko Urrezko Mikeldi saria Maria Tyulyaeva errusiarraren Nikita and Nikita lanak, Andreas Bolm Alemanaren Jaba lanak, eta Andrius Stonys lituaniarraren Uku Ukai lanak irabazi dute. "Giza balore eta balore artistikoen eredu bikainak" iruditu zaizkio hiru lanak epaimahaiari, eta saria hirurei ematea erabaki dute.

Animazio saileko Urrezko Mikeldi saria Guilherme Marconder Brasilgoak irabazi du, Tyger lanarekin eta film labur onenaren Mikeldi saria Victoria Gamburg AEB eta Errusiarrak irabazi du, Twilight lanarekin. Sail horretako zilarreko Mikeldi saria, berriz, Israelgo Tsivia Barkaik irabazi du, Vika lanarekin.

Euskal zinearen saria Victor Gonzalezek irabazi du El verano Español lanarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.