Ertzaintzak dio ez duela Iruña-Veleiako ostrakak ikertzeko tresneriarik

Auzian ezin diola lagundu erantzun dio Gasteizko epaitegi bati, aurretik Guardia Zibilak egin zuen bezala

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
«Enkargatutako analisiak konplexutasun handikoak direla kontuan hartuta», Iruña-Veleiako ostrakak benetakoak edo faltsuak diren ikertzeko beharko litzatekeen tresneriarik ez duela adierazi du Ertzaintzak,Gasteizko 1. Instrukzioko epaitegiak duela hilabete egindako eskariari erantzunez. Aurretik, eskari horri berari erantzunez, antzeko erantzuna eman zion epaitegiari Guardia Zibileko Kimika Sailak.

Hori dela eta, datazioak lehenbailehen egiteko eskatu du berriro ere Arabako Iruña Argitzeko Batzordeak, eta gogorarazidu «zeramika batean egindako grafiti edo idazkun bat noiz egin den jakin ahal izateko» arkeometria laborategi batera jo beharra dagoela. «Eliseo Gilek, SOS Iruña Veleia Plataformak eta baitaArabako Iruña Argitzeko gure batzordeak epaitegiaren esku jarri dute Europan horrelako datazioak egin ditzaketen laborategien zerrenda», jakinarazidute. «Horretaz gain, epaitegiak CSIC edo Frantziako CNRSi ere horrelako kontsulta egin diezaieke».

«Epaitegiak du Arabako Iruñako ostrakak argitzeko giltza»,Arabako Iruña Argitzeko Batzordearen iritziz.º
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.