Gunter Grass idazlearen Was gesagt werden muss poema, Jon Urruxulegik euskarara itzulia.
Zergatik egon isilik, zergatik ezkutatu
denbora gehiegiz hain nabarmen dagoena,
guda-jokoetan erabiltzen dena, hauen
amaieran bizirik atera garenok
orrialdeen oinetan ohar batzuk baino ez gara-eta.
Eraso prebentiboaren ustezko
eskubidea da iraniar herria ezaba dezakeena,
herri menderatu hau bere jurisdikzioan
bonba atomikoa fabrikatzen ari
den aitzakiapean ahobero batek antolatu bozkariora
bultzatua daraman bitartean.
Baina zergatik ezin dut beste herrialdea
bere izenez aipatu, zeina urte askodanik,
nahiz sekretuan gorde,handituz doan
indar nuklearraren jabe den,
inolako kontrolik gabe, inoiz ere ikuskatu gabe?
Egoera honi buruzko isiltasun orokorra,
neure isiltasuna ere bortxatua daukana,
gezur larritzat dut sentitzen,
errespetatzen ez duena zigorpean
hartzen duen koakziotzat;
«antisemitismoa» deitzen zaio kondena honi.
Orain, ordea, antzekorik ez dagoen krimenengatik
nire herrialdea bere kontzientzian
guztiz kolpatua dago,
berriro eta ohi bezala kargu hartua,
nire herrialdeak, berriz diot,
iraina kitatzeko dela berehala aitortuz,
beste urpekontzi bat entregatuko dio Israeli.
Honenberezitasuna ojiba suntsitzaileak
bonba atomikorik baduen inoiz
frogatu ez zaionari igortzea da,
froga ebidentetzat baiezkoaren
beldurra harrotuz... esan beharrekoa diot.
Baina zergatik egon naiz orain arte isilik?
Uste bainuen estigma ezabaezin batek
markatua daukan nire jatorriak
galarazi egiten zidala ekintza hau,
hain ebidentea izanik ere, Israeli atxikitzea,
zeinari bai baitiot atxikimendua
eta atxikirik jarraitu natzaion nahi baitut.
Zergatik mintzo naiz orain, zahartua eta
azkenak idazten ari:
Israelen potentzial atomikoak jada hauskorra den
munduko bakea mehatxupean jartzen duenean?
Esan beharra dago bihar esatea
beranduegi izan daitekeena eta gu
—aleman bezala aski hobendun kontsideratuok—
gertatuko dela pentsatzekoa den
krimenaren gaizkideak izan gaitezkeelako.
Orduan erruaren gure hainbatekoa
ezingo da ohiko inolako aitzakiez zuritu.
Onartzen dut: ezin naiz isildu
Mendebaldearen hipokrisiaz
kokoteraino nagoelako; espero liteke, gainera,
beste askok ere hitz egitea,
arrisku nabarmen horren eragileari
indarraz balia ez dadin exijitzea
eta halaber behin eta berriz eskatzea
bi herrialde horien gobernuek
baimen dezatela nazioarteko instantzia batek
era iraunkorrean eta eragozpenik gabe
kontrola ditzala Israelen potentzia atomikoa
eta iraniar instalazio nuklearrak.
Honela bakarrik lagun diezaiekegu denei,
israeldar eta palestinarrei,
eta areago, erokeriak okupatua daukan
eskualde horretan elkarrekiko
gorroto bizian dirautenguztiei,eta
azken finean, baita geuri ere.
Esan beharrekoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu