Esandakoak

2011ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
«Bilduma Nafarroan egotea da nire nahia. Beti izan da nire asmoa Nafarroako gizarteak artelan bilduma honekin gozatu ahal izatea».

MARIA JOSEFA UHARTE

Arte bildumagilea (2008-03-31)

«Ziur naiz gai izango garela hainbat erakunderen arteko lankidetza bideratzeko moduak aurkitzeko, proiektuak gure komunitatearen garapenaren alde egingo baitu. Esperientziak erakusten du garai bateko sektore publiko eta pribatuaren arteko bereizketa ez dela egokiena, bizi garen gizartearekiko konpromisoa daukaten herritar sentitu behar baitugu, batez ere».

ANGEL-MARIA MONTORO

Nafarroako unibertsitate pribatuko errektorea (2008-03-31)

«Gobernuak ez du hutsik egin; asmatu egin du pisu handiko bilduma bat Nafarroako herritarren eskura jartzen. Museoa nafar guztientzat izango da, guztiek gozatu ahal izateko modukoa».

MIGUEL SANZ

Nafarroako lehendakari ohia (2008-06-13)

«Pozik dago Nafarroako Gobernua ondare hau, azkenean, hemen geldituko delako. Gure ustez, biak izan daitezke interesgarriak gizartearentzat: ekimen publikoz sortzen diren ekimenak eta ekimen pribatuz sortzen direnak».

JUAN RAMON CORPAS

Nafarroako Kultura Departamentuko buru ohia (2010-02-28)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.