Esateko idatzitakoak aztertuko dira Donostiako Galeuscan
Urriaren 26, 27 eta 28an egingo dute euskaraz, galizieraz eta katalanez lan egiten duten idazleen bilkura
Euskaraz, galizieraz eta katalanez idazten duten idazleen bilkura, Galeusca, Donostian egingo da aurten, urriaren 26, 17 eta 28an, esateko idatzitakoak harturik aztergai. Urriaren 26an, poesia eta musika emanaldia izango da Koldo Mitxelena kulturunean, Zazpi poeta alén da fronteira izenburuarekin; Xose Estevez, Jose Angel Irigarai eta Luis Rei izango dira irakurleak, eta Ruper Ordorika eta Arkaitz Miner musikariak. Urriaren 27an, hiru lan saio egingo dira San Telmo museoan, ahozkotasunaz lehena, hedabideetan esateko idatziez bigarrena eta arte eszenikoetarako idatziez hirugarrena; gero, ipuin kontaketa saio bat. Urriaren 28an, Galeusca Federazioaren batzar orokorra egingo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu