Esne Beltzak zuzeneko emanaldia grabatuko du gaur, Durangon

'Noa' diskoa aurkezteko biraren azken-aurreko emanaldia izango da, eta hainbat gonbidatu izango dira agertokian

Erredakzioa
Donostia
2010eko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Gaurtik asteazkenera bitartean, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka dela eta, Plateruena kafe antzokiak euskal talde eta bakarlarien kontzertuak hartuko ditu egunero, eguerdiz zein gauez. Esne Beltza taldeak DVD bat grabatzeko baliatuko du gaur gaueko emanaldia. Noa (Baga Biga) bigarren diskoa aurkezteko biraren azken-aurreko emanaldia izango da, eta bertan parte hartuko dute diskoko kolaboratzaileetako batzuek. Horien artean izango dira El Bola abeslari boliviarra, Flavio italiarra, Yacine aljeriarra, Zpeiz Mukaki dantzariak, Porrotx pailazoa, Jon Maia bertsolaria...

Birako azken kontzertua Elizondoko Lur aretoan emango du bihar Esne Beltzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.