Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko aurreneko lehendakaria izandakoa hil da: Esteban Larrañaga (Azpeitia, Gipuzkoa), 62 urte zituela, gaixotasun batez ondorioz. 30 bat urtean aritu zen elkartean lanean, eta gaurko zuzendaritzako kideek haren lana azpimarratu dute, "dena berak egiten zuelako. Izan ere, orduan ez zegoen gaurko antolaketarik eta azpiegiturarik".
Bederatzi urterekin Donostiara joan zen, Mirakontxan zegoen moja eskola batera. Handik Aragoin (Espainia) Moncayo mendiaren azpian dagoen jesuiten etxera joan zen, eta azkenean Xabierko (Nafarroa) gazteluan amaitu zituen ikasketak. Lehiaketa ugaritan aritu zen epaimahai moduan, eta Arrate irratian esatari moduan ere jardun zuen, trikitixari buruzko saioa eginez. Hainbat aldizkaritan parte hartutakoa zen; besteak beste, Agur-en, Zeruko Argia-n, Goiz Argi-n edota Anaitasuna-n.
Ezkondu eta gero Urretxura (Gipuzkoa) joan zen bizitzera, orain 32 urte. Larrañagak berak 40 urte inguruan soinu handia jotzen jardun zuen. 2004an EITBren trikiti jaialdian omenaldia egin zioten, Azpeitian.
Gaur egingo dute haren aldeko hileta elizkizuna, Urretxun, 19:00etan, San Martin de Tours elizan.
kultuRA
Esteban Larrañaga, trikitilari elkarteko lehen presidentea izandakoa hil da
62 urte zituela zendu da. Azpeitiarra zen eta Urretxun bizi zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu