«Lengoaia zinematografikoa» menperatzen duelako, eta «estilo handiz zein nortasun propioarekin» egindakoa delako, Zinegoak zinema jaialdiaren 9. aldian Julio Jorquerak zuzendutako Mi último round filmari eman diote sari nagusia, film onenarena. «Modu egiati batean gerturatu dizkigu LGBT (Lesbiana, gay, bisexual eta transexualak) zineman atipikoak diren pertsonaiak eta inguruneak», adierazi zuen epaimahaiak. Gulya Sultanovak, Juanma Carrillok eta Michelle Hoekstrak osatu dute epaimahaia. Mi último round gaur emango dute, berriro, Bilboko Bilborock aretoan (18:00).
Oktavio eta Hugoren istorioa kontatzen du. Aurrenekoa boxeolaria da, eta bigarrena sukaldari laguntzailea. Elkar maitemindu, eta hirira jotzen dute. Haien maitasuna sekretupean gordetzen ahaleginduko dira, baina hori aldrebestuko da, hainbat kontu direla medio. Film dokumental onenaren saria, berriz, Lucia Egaña Rojasi eman zioten, Mi sexualidad es una creación lanagatik. Epaimahaiaren iritziz, «naturaltasunez eta sentiberatasunez» hurbildu da, jende gehienarentzat ezezaguna den unibertso batera. «Begirada freskoa, zuzena, ausarta eta, aldi berean, didaktikoa erabili du horretarako». Fikzioko dokumental onenaren saria, berriz, publikoak erabakitzen du bere botoekin, eta aurten Mitsuyo Miyazakiren Tsuyakok irabazi du. Lesbianismoa eta genero saria Maryam Keshavarzen Circumstancek eraman du. «Emakumeen errealitatea erakusteagatik eta deskribatzeagatik orokorrean; eta batez ere, lesbianena». Antolatzaileen esanetan, 5.000 ikusle baino gehiago bildu dira aurtengo jaialdiko filmak ikustera.
«Estiloa eta nortasun propioa» baloratu dituzte
Julio Jorquerak zuzendutako 'Mi último round' filmak irabazi du Zinegoak jaialdiaren sari nagusia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu