Aranzadi Zientzia Elkarteak orain dela ia 2.000 urteko hiri baskoi bat aurkitu du Aurizberrin (Nafarroa). BIhar aurkeztuko dute Juantxo Agirre Aranzadiko idazkari nagusiak eta Juan Mari Martinez Txoperena Aranzadiko bazkide eta arkeologo taldeko kideak. Aurreratu dutenez, Estrabonek bere idatzietan aipatu zuen hiria da, Iturissa izenekoa.
Pirinioetako galtzadak hainbat urtez ikertu ostean iritsi da Aranzadi hiria zegoen lekua aurkitzera. Estrabonek Kristo ondorengo bigarren mendean jaso zuen bere idatzietan. Hiriarekin batera Pirinioetako lehen bi miliarioak ere aurkitu dituzte (hirugarren bat ere egon daitekeen arren, azken horren jatorria ez da segurua).