Klasiko batekin hasi, eta klasiko batekin bukatu. Hala antolatu dute 2012-2013ko denboraldia Operaren Lagunen Bilboko Elkarteko kideek. 60. urteurrena dute aurtengoa operaren zaleek, eta zazpi lan eskainiko dituzte guztira; Giuseppe Verdiren La Traviata lanarekin abiatu, eta Ciacomo Pucciniren La Bohème lanarekin itxi. Bilbon sekula eskaini gabeko hiru estreinaldi ere izango dira tartean.
Aurrez ere Bilbon izandako Pucciniren Tosca eta Gaetano Donizettiren Maria Stuarda operez gainera, Bizkaian sekula eman gabeko hiru lan hitzartu dituzte denboraldirako. Verdiren Un giorno di regno, ossia il finto Stanislao eta Les vêpres siciliennes izeneko piezak, bai eta Karol Szymanowskiren Król Roger izenekoa ere. OLBEk eta Poznango Teatr Wielkik produzitu dute Król Roger, eta inoiz egindako lehen emanaldia izango da Bilbokoa.
Umeentzako ABAO Txiki emanaldi zikloa ere antolatu dute bost opera eta bi kontzerturekin.
Opera denboraldiaren aurrekontua 9,3 milioi eurokoa izango da —2008an baino bi milioi gutxiago—.
Estreinaldiak eta lan klasikoak uztartuko ditu Bilboko opera denboraldiak
Giuseppe Verdiren 'La Traviata' lanak irekiko du irailean OLBEren 60. urteurreneko sasoia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu