Joseba Sarrionandiaren obran oinarritu Gure oroitzapenak film kolektiboak gaur hartuko du zinema geletako bidea, Baxenabarren hasirik. Donibane Garaziko Le Vauban zinema gelan 20:30ean proiektatuko dute, Josu Martinez zuzendariarekin. Bihar Hendaian (Les varietes), 20:30ean, Mireia Gabilondo zuzendariarekin; ostegunean, Donapaleun (Saint Louis), 20:30ean, Manex Fuchs aktorearekin; ostiralean Baionan (L'Atalante), 20:45 ean, Ane Muñoz zuzendariarekin. 19:30ean D'Capricho taldeak animatu aperitifara hurbiltzera gonbidatzen dute; hilaren 13a, Maulen (Maule Baitha), 20:30ean, hor izanen direla Oskar Alegria zuzendaria eta Popol Boscq aktorea; igandean, Kanbon (L'Aiglon) 18:00ean Josu Martinez zuzendariarekin; heldu den astelehenean, urriaren 15ean Urruñan (Itsas Mendi), 20:00etan, Manex Fuchsekin; eta 17an Donibane Lohizunen (Le Select), 21:00etan, Itziar Leemans. Beste probintzietara urriaren 19an da iritsikoa.
Filma Donostiako zinemaldian aurkeztu zuten lehen aldiz. Orduan esplikatu zuten nola «Fikziozko film luze kolektiboa» den filma.
Hemen, berriz, Zurriolako butaka, proiektuan parte hartu duen Gastibeltza ekoiztetxeko Katti Pocheluk eman argi bideekin.
Nabarmentzekoa da menturaz estreinaldi nazionala dela gaurkoa hau. Non eta Donibane Garazin. Ez baita usu gertatzen. Hain zuzen, Gastibeltza ekoiztetxearen parioetako bat da estreinaldi nazionalak muga administratiboaren gainetik pentsatzea.