Ipar Euskal Herriko Baionako Artxiboa ekainean zabaldu zuten publikoarentzat. Kilometroka dokumenturen artean, demoek 2000n Paueko Artxiboan hartu Lapurdiko Biltzarreko erregistroak falta ziren. Ipar Euskal Herriko agiriek bertan egon behar zutela aldarrikatzeko hartuak, preseski. Baionako Artxiboen proiektua gauzatuko zela segurtaturik, aspaldian abisatu zuten Demoek itzuliko zituztela dokumentuak.
Azkenean, herenegun zituzten itzuli Demoek. Ez artxiboetara zuzenean. Senperera eraman zituzten erregistroak, eta han, Christine Bessonart Auzapezen Biltzarreko lehendakariari. Horrekabisatu zuen auzapezak ez zirela gomitatuak izan Artxiboaren estreinara, eta ez zekiela noiz itzuliko zituen erregistroak. Artxibategikoek laster eman zioten erantzuna. Deitu zuten, barkamenak eskatu eta gomita egin estreinara. Eta, bide batez, etorri zitzaizkion ziztu batean Senperera, dokumentuen bila. Orain, bi erregistroak Baionako artxiboan daude.
Estreinatu dute Ipar Euskal Herriko Artxiboa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu