Eusko Legebiltzarrean Jaurlaritzaren kontrol saioan hitz egin du Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak. Carmelo Barrio PPko legebiltzarkideak galdetu dio testu horren inguruan, eta Uriartek jakinarazi du testua aldatu dutela jada. Hala ere, ez du uste aurrekoak "ETA goratzen" zuenik, "modu interesatuan testuingurutik aterata ez badago".
Espainiako Kultura Ministerioak gutun bat igorri zien hiriburutzaren arduradunei, eskatuz "trataera egokia" eman diezaiotela ETAri, erakusketa biktimekiko "iraingarria" izan ez dadin. Uriartek ETArekiko "gaitzespen irmoa" adierazi du, eta gogorarazi jarrera horrekin ados daudela kultur hiriburutzaren patronatua osatzen duten erakunde guztiak.
Uriartek aitortu du testuak ez zuela "arbuio irmo hori islatzen"; haren iritziz, "agerikoa" da testua "erakusketaren testuinguru zehatzetik atereaz gero, desegokia" zela.