ETAren amaieraz gogoeta egin dute Eterio Ortega eta Elias Kerejetak

Gatazkaren sei aurpegi biltzen ditu 'Al final del túnel: Bakerantza' lanak; gaur Zabaltegi sailean estreinatuko dute

Erredakzioa
Donostia
2011ko irailaren 22a
00:00
Entzun
GALen eta ETAren biktima bana, euskal preso baten emaztea, preso ohi bat, oraindik preso dagoen ETAko kide ohi bat eta elizgizon bat agertzen dira euskal gatazkari buruzko Al final del tunel: Bakerantza dokumentalean. Euren istorio pertsonalak kontatzeaz gain, indarkeriari buruz gogoeta egiten duten sei protagonistek. Eterio Ortega Santillanak idatzi eta filmatutako lana gaur estreinatuko da Zinemaldiko Zabaltegi sailean. Zuzendari espainiarrak Elias Kerejeta ekoizlearen ideia batean oinarrituta egin du filma, eta honen estreinaldiarekin, amaitutzat eman dute bien arteko kolaboraziotik sortutako euskal gatazkaren inguruko trilogia. Hau baino lehen, Ortegak Asesinato en febrero (2001) etaPerseguidos (2004) zuzendu ditu, ETAren biktimei buruzkoak.

Ikuspegi desberdinetatik, filmeko pertsonaia guztiek ideia berari heltzen diete, Ortegaren arabera. «Denek uste dute indarkeriaren amaiera beharrezkoa dela». Filmean ez da argi azaltzen nortzuk diren pertsonaiak, nahiz eta «susma daitekeen». Ortegak azaldu duenez, hauek identifikatzea saihestu du, «kontaera zinematografiko» bat garatzeko asmotan. Kerejeta orain dela bost urte hasi zen proiektuari bueltak ematen, eta ezker abertzalearekinizandako kontaktuetatik ondorio argia atera zuen: bakeak ez duela atzera bueltarik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.