Euskal Herriko Produktore Independenteen Elkarteak (Ibaia) eta Euskal Produktoreen Elkartearekin (EPE) akordioa lortu du berriz ere ETBk, eta 2011. urtera artean fikzioko 44 film luzetan hartuko du parte. Donostian sinatu dute hitzarmena, gaur.
2005ean egin zuten lehendabiziko akordioa, iaz artekoa, eta oraingo helburua ere Euskal Herrian "ikusentzuneko ekoizpena hobetzea eta handitzea" dela adierazi dute. Horrekin denarekin, euskararen normalizazioan aurrera egiteko xedea daukate.
Halaber, gaurko hitzarmenaren arabera, Euskal Herrian euskaraz edo gazteleraz egindako film laburren emisio eskubideak bere egiteko konpromisoa hartu du ETBk, betiere lan horiek "gutxieneko kalitatea" badute.
Bingen Zupiriak ETBko zuzendariak esan du aurreko akordioa "arrakastatsua" izan zela, eta aurreikusi baino film luze gehiagotan hartu zutela parte azkenean; 21 zituzten aurreikusiak eta 40 izan ziren.
Kultura
ETBk 2011 artean 44 film luzetan parte hartuko du
Lau urteko akordioa sinatu du gaur Ibaia eta EPE elkarteekin. "Ikusentzuneko ekoizpena hobetzea eta handitzea" dute helburu, baita euskararen normalizazioa ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu