Etta James blues, jazz eta soul abeslaria Los Angelesen hil zen atzo, 73 urte zituela. 2010ean leuzemia diagnostikatu zioten musika amerikarraren dama ezagunari. Gaixotasunak ekarritako osasun arazoen ondoriozhil zen Los Angeles Hiriko Riverside Community Hospital erietxean, Lupe de Leon beremanagerrak azaldu duenez. At last, I'd rather go blind, Tell mama eta I just want to make love to you abestiek egin zuten famatu beste askoren artean 50ko eta 60ko hamarkadetan. Hiru Grammy sari irabazi zituen 1994, 2003 eta 2004an. Blues, rithm & blues, rock n' roll, soul nahiz gospelean eroso moldatzen zen.
Jamesetta Howkins zuen izena jaiotzean. Bost urte zituela hasi zen abesten Los Angeles Hiriko St. Paul Baptist Elizako abesbatzan; 14 urte zituelarik, hil berri den Johny Otis musikari eta ekoizlea ezagutu zuen, eta lortu egin zuen Otisek The Creolettes bere taldeko ekoizle bihurtzea. Otisek taldeahe Peaches berrizendatu zuen, eta Jamesetta berari ere izena aldatu, Etta James bihurtuz.
Etta James gaztea 50eko hamarkadan egin zen ospetsu The Peaches taldearen abeslari gisa. 1955ean Dance with me, Henry abestiak osperako ateak zabaldu zizkien taldekideei eta, urte berean, Little Richard-en AEBtako biran teloilari gisa aritu ziren. 60ko hamarkadan,talde a utzi eta gero, etorri zitzaion benetako errekonozimendua Jamesi, At last! bakarlari gisako bere estreinako albumarekin. Disko horretakoak dira gaur egun klasikoak diren I just want to make love to you eta A Sunday Kind of Love kantuak. 60ko eta 70eko hamarkadak oparoak izango ziren, beste zenbait hit grabatu zituen Jamesek, haien artean, Tell mamma eta I'd rather go blind blues klasikoa.
Beherakada eta susperraldia
Baina Etta Jamesen karrera maldan behera hasi zen 70eko hamarkada amaieran, drogekin zituen arazoek eta arazo pertsonalek hondoratu egin baitzuten kantaria. 1989an The Seven Year Itch diskoa grabatu zuen arte. Orduz geroztik, goraka hasi zen berriro, eta urte berean Stickin' to my glass albuma grabatu zuen. 1992an Rock n'Rolleko ospearen paseoan sartu zuten, 1993an Mistery Lady: Songs of Billie Holiday diskoak bere lehen Grammy saria ekarri zion eta geroztik jazz musikara hurbildu zen gehiago bere lanetan. 2001ean Blues-aren ospearen paseoan lekutxo bat lortu zuen.
Etta James hil da, blues, jazz eta soul abeslaria
James The Peaches taldeko abeslari gisa egin zen ezagun 50eko hamarkadan, eta 60koan bakarlari gisa aritu zen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu