Etxepare Institutuak eta AIEk lankidetza hitzarmena sinatu dute

Jabier Muguruza, Jon Urrutia Trio, Sumision City Blues eta Smile aukeratu dituzte

Erredakzioa
Donostia
2012ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Artista, Interprete eta Jotzaileen Elkarteak (AIE) eta Etxepare Institutuak lankide hitzarmena sinatu zuten atzo Madrilen, eta hori Artistas en Ruta programaren barruan garatuko da. Hartara, Jabier Muguruza, Jon Urrutia Trio, Smile eta Sumision City Blues euskal taldeak aukeratu dituzte apirila-ekaina hiruhilerako. «Balio artistiko berriei adierazpide esparru berriak eskaintzea» eta «neguko zirkuitu sendo bat sortzea» dira hitzarmenaren helburuak. Bi estilokoak izan beharra daukate aukeratuek: pop rockeko kantautoreak, edo jazz, musika berriak eta sustrai musikakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.