Itzulpegintza

Etxepare-Laboral Kutxa saria, Kirmen Uriberen 'Mussche'-ren japonierarako itzulpenari

Nami Kanekok irabazi du saria, eta Hakusuisha argitaletxe japoniarra ere saritu dute.

Kirmen Uriberen 'Mussche'-ren  itzulpenarekin irabazi du saria Nami Kanekok. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
Julen Aperribai.
2016ko irailaren 30a
12:12
Entzun

Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura lan baten itzulpen lan bat saritzeko asmoz sortu zuten iaz bi erakundeok, euskaraz idatzitako literaturaren itzulpengintza eta argitaratzea gure eremutik kanpo sustatzeko xedearekin.

Itzulpenaren kalitatea bera eta argitaletxearen sustapen plangintza aintzat hartu ditu epaimahaiak erabakia hartzerakoan; hori dela eta, 4000 euroko saria Hakusuisha argitaletxeak eta Nami Kaneko itzultzaileak partekatuko dute, erdibana. Gainera, 2.000 euro arteko laguntza jasoko dute onuradunek, sari-banaketara etorri ahal izateko nahiz argitalpenaren herrialdean sustapen lanarekin jarraitzeko.

Iaz antolatu zuten aurrenekoz itzulpengintza saria, eta orduko hartan Kalandraka argitaletxeak eta Isaac Xubin itzultzaile galiziarrak irabazi zuten Tempo de exilio Joseba Sarrionandiaren poemen itzulpenagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.