Kultura

Etzi amaituko da Euskal Herriko historialarien II. biltzarrean izena emateko epea

Irailaren 16tik 18ra Oñatiko Unibertsitatean, eta, batik bat, Nafarroako Erresumaren mendebaldeko lurraldeen eta  Nafarroako Estatuaren arteko harremana aztertuko dute.

2011ko irailaren 7a
11:11
Entzun

Nabarraldek antolatuta, hilaren 16tik 18ra Euskal Herriko historialarien II. biltzarra burutuko da Oñatiko Unibertsitatean (Gipuzkoa). Nafarroako Erresumaren mendebaldeko lurraldeen eta  Nafarroako Estatuaren arteko harremana aztertuko dute eta etzi amaituko da izena emateko epea (948-211057 telefono zenbakian).

Hiru egunetan hainbat hitzaldi emango dituzte biltzarrera gonbidatuta daudenek, eta liburu aurkezpena eta mendi irteera ere izango da, azken hori Iñaki Sagredo historialariaren eskutik, Aitzorrotzeko gaztelura. Hizlarien artean Juan Antonio Urbeltz, Floren Aoiz, Amaia Nausia, Amaia Basterretxea, Lourdes Soria eta Bixente Serrano-Izko izango dira, beste batzuen artean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.