Etzi hasiko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa. 27 bertsolari ariko dira txapelketaren 40. edizioan, eta horien artean egongo dira, besteak beste, lehenagotik txapeldun izandako hainbat: Estitxu Arozena, Julen Zelaieta eta Julio Soto (azken hau da txapeldun orain).
Lehen saioa Tafallako Andre Mari parrokiko aretoan jokatuko da, etzi, 17:30ean, eta Xabier Terreros, Ander Fuentes 'Itturri', Migel Mari Elosegi 'Luze', Jose Luis Barberia 'Zili', Egoitz Gorosterrazu eta Ainhoa Aranburu ariko dira.
Aurtengo berritasuna Xabier Silveria izango da, azken txapelketa ez baitzuen izenik eman. Bertsolari txapelketan estreinakoz Patxi Castillo beratarra, JosuSanjurjo eta Iban Garro lesakarrak, eta Irati Majuelo eta Ainhoa Aranburu iruindarrak ariko dira. Aurreko txapelketan bigarren geratu zenak, Harkaitz Goikoetxeak, ez du aurten izenik eman.
Bi fasetan antolatu dute sailkapen prozesua. Lau final-laurden izango dira lehenengoan, eta hiru finalaurreko saio bigarrenean. Finalaurrekoetarako zuzenean sailkatuta daude Oskar Estanga, Estitxu Arozena eta Julio Soto.
Ondu eta dastatu izango da aurtengo txapelketaren leloa, eta www.nafarroakotxapelketa.com orrialdean dago sarrera, saio eta bertsolari guztiei buruzko informazioa. Bertan izango da entzungai hemendik gutxira, aurtengo ediziorako Oskar Estanga bertsolari eta musikariak sortu duen musika.
Bertsolaritza
Etzi hasiko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa
Lehen saioa Tafallan jokatuko da, eta Xabier Terreros, Ander Fuentes 'Itturri', Migel Mari Elosegi 'Luze', Jose Luis Barberia 'Zili', Egoitz Gorosterrazu eta Ainhoa Aranburu ariko dira. Finala Iruñean jokatuko da, Labrit pilotalekuan, txapelketaren 40. edizioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu