Etzi hasiko da Zinema eta Emakumeak erakustaldia, Iruñean

Zinema adituen laguntzaz aurkeztuko dituzte filmak, hilaren 8tik 14ra; Golem zinemetan emango dira

Erredakzioa
Iruñea
2012ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Hogeita seigarren aldia du aurtengoa Iruñeko Nazioarteko Zinema eta Emakumeak erakustaldiak. Etzi hasi eta hilaren 14ra arte emakumeek sortutako bost film luze, bi dokumental eta hainbat film labur emango dituzte Iruñeko Golem zinemetan.

Estreinaldiak dira haietariko bost. Els nens salvatges (Ume basatiak) filma —nerabeen eta haien inguruaren arteko harreman gatazkatsua aztertzen du—,Elles —luxuzko prostituzioaren gaia lantzen du—, Historias que só existem quando lembradas, Sur le planche eta Sykt Lykkelig.

Zinema adituak izango dira saio guztietan filmak aurkezten, eta eztabaidak izango dira gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.