Dohaintza egiteko hitzarmena sinatu dute gaur Andres Urrutia euskaltzainburuak eta eta Oiartzungo (Gipuzkoa) alkate Jexux Leonetek. Dohaintzaren bidez, antzerki-artxibo horri erabilera publikoa eman nahi dio Oiartzungo Udalak, herritarren eta ikertzaileen eskura jarriz, euskal antzerkigintzaren hedapenean eragiteko. Datozen bi urteetan, Euskaltzaindiak Arotzenaren bilduma katalogatuko du eta, batez ere, komunitate zientifikoaren esku jarriko du materiala.
Honakoa hau da Eugenio Arotzenak 1971tik bildutako antzerki materiala:
-1.750 euskarazko antzerki lan (liburuak eta fotokopiak).
-1.300 bat euskarazko antzerkiari buruzko idatzi (artikulu, liburu, kritika).
-600 bat argazki.
-800 bat liburu antzerki unibertsalari buruz.
-175 bat aldizkari antzerki unibertsalari buruz.