Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariak eta Ander Aizpurua Kutxabank Gipuzkoako Sarearen zuzendariak gaur goizean aurkeztu dituzte zinema jaialdiko Zuzendari Berriak sailean parte hartuko duten filmak. Hamahiru dira oraingoz, baina, Rebordinosek berak jakinarazi duenez, datozen asteetan beste bizpahiru gehitu ahal zaizkie. 50.000 euroko saria jasoko du irabazleak.
Donostiako Zinemaldia irailaren 22tik 30era egingo da.
Honako film hauek lehiatuko dira:
A Fish Out ot Water (Lai Kuo-An, Taiwan)
Alberto Garcia-Alix. La línea de la sombra (Nicolas Combarro, Espainia)
Blue My Mind (Lisa Bruhlmann, Suitza)
Cargo (Gilles Coulierm Belgika-Herbehereak-Frantzia)
He Ri Jun Zai Lai (Wang Feofei, Txina)
Korpana (Jens Assur, Suedia)
Le Prix du Succès (Teddy Lussi-Modeste, Frantzia)
Le Semeur (Marine Frances, Frantzia)
Matar a Jesús (Laura Mora, Kolonbia-Argentina)
Pailalim (Daniel Palacio, Filipinak)
Pok-Ryuk-Eiu Ssi-At (Lim Tae-Gue, Hego Korea)
Princesita (Marialy Rivas, Txile-Espainia-Argentina)
Tigre (Silvina Schnicer Schlieman eta Ulises porra Guardiola, Argentina)