Europako literatura berriaz ariko da Uribe New Yorken
LITERATURA.Europako literatura berria izenburupean New Yorken egingo den jaialdian parte hartuko du Kirmen Uribe idazle bizkaitarrak, Europako beste zazpi idazlerekin batera. Hilaren 16tik 18ra egingo dira topaketak, eta hainbat hitzalditan eta mahai-ingurutan parte hartuko du. AEBetan Europako idazle berrien lanak ezagutaraztea da jaialdiaren xedea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu