EUSKADI LITERATURA SARIAK. Bizitzaren erritmo sinkopatua

2010eko urriaren 26a
00:00
Entzun
Narrazioan, ezagutzen dizkiogun ikuskerak eta galderak barreiatzen ditu [Etxegoienek], ongi ere ongi txertatuak kontakizunen bilbean, eta bere ohiko estiloan: erranaldi motzak, paragrafo labur-laburrak, puntu eta apartez josiak orrialdeak. Inpresio, intuizio, uste, egiaztapen bakoitzari leku nabarmena eman nahian bezala, publizista bati dagokion moduan. Erritmo sinkopatua nagusitzen da irakurketan; ulerterraza hau, eta arina zentzu horretan, baina bere luzeran halako ezinegona sor diezagukeen erritmokoa.

Bixente Serrano Izko. 'Berria'.

'Autokarabana' nobelaren garrantziaz

Esan dezagun, existentzialismo cool baten iturritik etorritakoa dela nobelako ur hau. Tarteak tarte, Houellebecq, Roth, Murakami... ekarri dizkigu guri gogora, batzuetan gaiak, bestetan trataerak. Bada zerbait.

Nire ustez bide bat argi markatzen duelako. Esan nahi dut, orain arte antiheroe garaikideak asko izan direla gurean, baina, irakurriak ditudan liburuetan, gai narratibo nagusia ez zen sekula hori izaten. Antiheroiak bazeukan beti beste zeregin bat, edo polizia zen, edo gaizkilea, edo abokatua, edo entomologoa, edota apaiza.

Hasier Etxeberria. 'Zuzeu.com'.



Distantziak

Kontaera bizia da eta hurbila. Hizkuntza erabat komunikatiboa darabil Etxegoienek, erregistro markatua. Kaleko hizkera aukeratu du, eta badirudi, batzuetan, lagun arteko kontaera dela, taberna zulo bateko tertulia informal bateko solasaldia. Nork bere arazoak kontatuz girotzen diren horietakoa.

Felipe Juaristi. 'El Diario Vasco'.

Auto... biografia?

Herri hizkera erabiltzen du idazleak, zenbaitetan arrunkeriaz mintzo ere, erranen nuke, gizonezko ikuspegi batetik gaur egungo euskal gizartea hankaz gora paratzeko, edo gutxienez zer pentsarazteko euskal gizartearen arlo guztiei buruz.

Ainara Maia. 'Gara'.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.