Literatura

Euskadi Literatura Sarietako euskarazko finalistak Atxaga, Juaristi eta Muñoz dira

Euskadi Literatura Sarietako finalistak zein izango diren jakinarazi du gaur epaimahaiak. Euskarazko finalistak hiru dira: Bernardo Atxaga 'Soinujolearen Semea' nobelagatik, Felipe Juaristi 'Airezko emakumeak' lanagatik, eta Jokin Muñoz 'Bizia lo' lanagatik. Gaztelerazko sailean, berriz, sei hauek dira finalistak: Fernando Luis Chivite 'La fuga de todo' lanagatik, Luis Duran 'Antoine de las tormentas' lanagatik, Eduardo Gil Bera 'Historia de las malas ideas' lanagatik, Fernando Marias 'La mujer de las alas grises' lanagatik, Fernando Savater 'Mira por donde: autobiografia razonada' lanagatik, eta Eli Tolaretxipi 'Los lazos del numero' lanagatik.

2004ko irailaren 29a
15:39
Entzun
Euskarazko Literaturaren Euskadi Sariaren epai mahaia hauek osatzen dute: Ur Apalategi Idirin, Ibou Egaña Etxeberria, Miguel Angel Elkoroberezibar, Estibalitz Ezkerra Vargas, Aritz Gorrotxategi Mujika, eta Maria Jesus Combra Contin.

Gaztelaniazko lanei ematen zaien saria nori eman erabakitzen dutenak, berriz honakoak dira: Antonio J. Altarriba Ordoñez, Juan Manuel Diaz de Guereñu Ruiz de Azua, Iñaki Esteban Azurmendi, Maria Luisa Etxenike Urbistondo, Juan Jose Lanz Rivera, eta Maria Jesus Combra Contin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.