"Gauza guztien gainetik goraipatu nahi dut, eta, eskertu, urte hauetan guztietan epaimahaietan lanean ari diren pertsonen lan hona, zintzoa, eta inolako presiorik gabe egindakoa", esan du Miren Azkarate Gasteizko Gobernuko bozeramaile eta Kultura sailburuak, kazetariek gai horri buruz galdetu diotenean. "Uste dut[salaketa] ez dela batere justua pertsona horiekiko, ez eta urte hauetan sarituak izan diren idazleekiko ere".
Dena den, Utikan Euskadi Sariak manifestuaren sinatzaileek lehiaketa horretan parte hartzeari uko egitea errespetagarria dela iritzi dio Azkaratek.
Joan den ostiralean plazaratu zuten agiri hori 29 idazle eta itzultzailek.
Euskadi Sarietako epaimahaikideak presiorik gabe aritu direla ziurtatu du Azkaratek
=i Utikan Euskadi Sariak=i izeneko manifestuaren bide, literatur sari horietan irregulartasunak izaten direla salatu zuten joan den ostiralean 29 idazlek, eta sariketa horretan kontuan hartuak izateari uko egin zioten. Jaurlaritza da lehiaketaren antolatzailea, eta epaimahaikideak presiorik gabe aritu izan direla eta lan ona egin dutela erantzun du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu