Musika

Euskadiko Orkestra Sinfonikoko langile batzordeak grebara deitu du hilaren 21erako

Donostiako Victoria Eugenia antzokian jo behar du egun horretan, Orfeoiarekin batera.

2007ko martxoaren 13a
16:04
Entzun
Zuzendaritzarekin izan dituzten negoziazioak hautsitzat jo ditu EOS Euskadiko Orkestra Sinfonikoko langile batzordeak, eta martxoaren 21erako grebara deitu du. Egun horretan Orfeoiarekin jo behar du Donostian, Victoria Eugenian, hain zuzen ere, berrikuntza lanak egin dituztela eta antzokia berriro ireki dutela ospatzeko ekitaldietan.

Maialen Rezabal langile batzordeko kideak Efe albiste agentziari agertu dionez, zuzendaritzarekin izan dituzten harremanetan negoziatzeko aukerarik ere ez dute izan. %15eko soldata igoera eskatzen dute orkestrako kideek.

Lehenago ere iragarri zituzten lanuzteak EOSeko langileek, zehazki, hilaren 9, 15 eta 21erako. Miren Azkarate Jaurlaritzako Kultura sailburuarekin batzartu ondoren, auzia konpontzeko bide bat ireki zela iruditu zitzaien, eta bertan behera utzi zituzten deialdiak. Orkestrako zuzendaritzarekin lehen bilera egin eta, gero, ordea, beren itxaropenak alferrikakoak zirela iritzi diote, eta grebara deitu dute berriro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.