Euskadiko Orkestraren 2012ko lehen kontzertua bihar Kursaalean

Martin Gruebinger multiperkusionista ezaguna gonbidatu du, eta Imanol Olaizola omenduko du

Erredakzioa
Donostia
2012ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, EOSek, 2012ko lehen kontzertua emango du bihar, Donostian, Kursaaleko auditoriumean. 6. abonu programako aurreneko saioa izango da. Larunbatean Bilboko Euskalduna jauregian arituko da, datorren hilaren 16an Kursaalean atzera, 17an Iruñeko Baluarte antzokian, eta 18an, azkenik, Gasteizko Principal antzokian. Kontzertuak 20:00etan hasiko dira. Eta lehendabizikorako Martin Gruebinger multiperkusionista ezaguna (Salzburg, Austria, 1983) gonbidatu du. Saio berean, gainera, Imanol Olaizola EOSen sortzaile eta lehen presidentea omenduko dute.

Gruebingerrek perkusioaren familia osatzen duten instrumentu guztiak jotzen ditu; izan ere, ukitzen duen oro perkusio bilakatzen du. Errezital batean, orkestra sinfoniko batekin, edo beste edozein formatutan, haren emanaldi guztiek energia handia dute. Haren jardunaren grina kutsakorra da. Deutsche Grammophon zigilu ezagunarentzat grabatzen du esklusiboki. EOSekin debuta egingo du bihar, eta Andres Orozco-Estradaren zuzendaritzapean,Frozen in time interpretatuko du, Avner Dorman musikagile israeldarrak 2007an sortu eta Gruebingerrek berak estreinatutako perkusio eta orkestrarako kontzertua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.