Euskadiko Soinuak, Kopenhageko azokan
MUSIKA. Eusko Jaurlaritzak sustaturiko Euskadiko Soinuak erakusmahaia Womex azokan izango da, gaurtik hilaren 31ra arte, Kopenhagen. Baga-Biga, Gaztelupeko Hotsak, Errabal, Syntorama, Gin Tonic, Txalap.art eta Bidasoa Folken ordezkariak izango dira azokan, besteak beste. Etzi aurkezpen ekitaldia egingo dute, Korrontzi taldeko Agus Barandiaran trikitilariaren parte-hartzearekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu