Euskal antzerkia egitea xede duen Huts Teatroaren estreinako antzerki lana

2012ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Artedramaren magalean sortu du Huts Teatroa Ander Lipusek. Antzerkiola Imaginarioaren etapa bururatua dela dio, eta orain etapa berria hasiko duela: «Oraingoaren imaginario hori geografikoa da. Euskal Herrian egin nahi dut antzerkia eta euskaraz. Eta posible bada, zergatik ez Madrilen edo Buenos Airesen, baina euskaraz». Hori da oraingoan berezitasun markatuena: «Agian beste batzuk izango ditut. Horien aurkitzen joango naiz bidean, baina argi daukat berezitasun horien tartean apustua dela euskal antzerkia egitea, euskara hutsean eta euskaraz bakarrik. Hori ez dugu espainolez edo erdaraz egingo». Horiek erranik, zerbaitekin hasi behar eta, horri guztiari abiapuntu bat emateko, pentsatu zuen euskal idazle batekin hastea ideia polita zela: «Halako testu hain potente batekin, talde berri bat sortuz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.