Euskal Bibliografiako Kongresua egingo da apirilean Zarautzen

Manuel Larramendi institutuak sortu du ekimena, lan bibliografikoak sustatzeko asmoz

Juan Luis Zabala
Donostia
2011ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Manuel Larramendi institutu bibliografikoak antolatuta, Bibliografiako Lehen Kongresua egingo da apirilaren 1, 2 eta 3an Zarauzko frantziskotarren komentuko bibliotekan. «Lan bibliografikoak sustatzea» du xede nagusiManuel Larramendi institutuak, eta xede horri zuzenean lotua dago kongresuaren antolakuntza ere. Parte-hartzaileen artean, arloko aditu eta irakasle ezagunak izango dira: Juan Miguel Sanchez-Vigil, Concepcion Lopez, Luis Gezala, Jon Bagues, Beatriz Balerdi, Alberto Alvarez-Insua, Reyes Gomez, Carmen Gomez, Jose Luis Orella, Jon Elorriaga, Manuel Padilla Moyano, Aitor Aurrekoetxea, Eduardo Herrera, Leire Fernandez, Elena Gonzalez eta Jose Antonio Morlesin. Leopoldo Zugazak zuzenduko du kongresua, Carmen Gomez, Carmen Bilbao eta Ander Manterolak osatutako batzorde baten laguntzaz.

De re bibliographica aldizkariaren lehen hiru zenbakiak aurkeztu eta gizarteratzeko baliatuko du Manuel Larramendi institutuak kongresua. Lehen zenbakiak, 2011ko urtarrileko data dauka, eta bi gai nagusi: Manuel Larramendi eta Juan Mateo Zabalaren lan bibliografikoak eta Manuel Larramendiren Discurso histórico sobre la antigua famosa Cantabria-ri buruzko 1737ko erreseina bat. Bigarren eta hirugarren zenbakia batera kaleratu dituzte, 2011ko apirila-uztaila datarekin eta bi testu nagusi dituzte: Jose Julio de la Fuenteren Memoria acerca del estado del Instituto Vizcaíno (1872) eta Femin Herranen Boceto de un catálogo de poetas y versificadores bascongados (1898).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.