Euskal etorkinei eskaini kantak Laginaga-Astuen

Mixel Etxekopar, Jean Christian Galtxetaburu eta Cecile Tisonek 'Aita eta ama maiteak' taularatuko dute bihar

Erredakzioa
Donostia
2011ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Hebentik eta Txinka elkarteek Aita eta ama maiteak poesia eta musika emanaldia aurkeztuko dute bihar, 20:30ean, Laginaga-Astueko Leon Sallaber aretoan (Zuberoa). Mixel Etxekoparrek (ahotsa eta musika), Jean Christian Galtxetaburuk (ahotsa eta eskusoinua) eta Cecile Tisonek (ahotsa) hartuko dute parte.

«Aita eta ama maiteak», horrelaxe hasten dira sarri Argentinara joandako euskaldunek etxera bidaltzen dituzten gutunak. Poeten hitzen eta atzoko eta gaurko kanten bidez lotu dituzte hango eta hemengo Euskal Herriak. Zortzi euro balio du sarrerak, eta bost euro herriko biztanleentzat. Sü Azia elkarteak Aita artzain zen liburua aurkeztuko du ekitaldi berean. Dominique Laxalt artzain zuberoar-amerikarraren bizitza kontatzen du liburuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.