Irune Berro
Euskal zuzendariek azken urteetan eginiko zenbait film erakutsiko ditu Basque Film & Media Arts Festivalek, New Yorkeko Tribeca aretoetan, hilaren 28tik 30era. Laaki enpresak proposatuta, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Industria sailek, EIKEN ikus-entzunezko enpresen klusterrak eta Bilboko Udalak antolatu dute jaialdia. Eta hemengo sortzaileek zuzendutako zinema lanak zabaltzea du xede nagusi, ekimenaren sustatzaileek azaldu dutenez.
Tribeca aretoak Manhattanen daude, eta Robert de Niro da haien jabea. Zinema independentearen barruan ekoitzitako filmak ematen dituzte, batik bat. Eta Basque Film & Media Arts Festivalen egoitza nagusia izango dira. Euskal zuzendariek eginiko 13 film ikusi ahal izango dira han, Kimuak katalogoko hainbat film laburrez gainera. Besteren artean, honako obra hauek emango dituzte:
-Nacho Vigalondoren 7:35.
-Koldo Serraren The Backwoods.
-Kepa Sojoren El síndrome de Svensson.
-Alex de la Iglesiaren La comunidad.
-Alberto J. Gorritiberearen Eutsi!.
-Julio Medemen La pelota vasca.
-Arkaitz Basterraren Agian.
- Juanma Bajo Ulloaren Airbag.
Laaki enpresako ordezkari Paula Garaialdek esan duenez, filmak aukeratzea ez da lan erraza izan. Abenduan bidaia egin zuten New Yorkera, eta han zenbait bilera egin zituzten zinema estatubatuar independeteko enpresa batzuekin.«Gure zinema lanekiko benetakointeresa zutela egiaztatu genuen, eta denon artean erabaki genuen zeintzuk izan zitezkeen han emateko filmik egokienak», adierazi du Garaialdek. Azken urteetako «pelikularik esanguratsuenak» aukeratzen ahalegindu direla esan du.
Zinema
Euskal filmak emango ditu New Yorken Basque Film & Media Arts jaialdi berriak
Martxoaren 28tik 30era, Tribeca aretoetan. Roberto de Niro aktore ezaguna da areto horien jabea, eta zinema independentearen barruan ekoitzitako filmak ematen dituzte, batik bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu