Euskal Herria, Galizia eta Katalunia poesiak batuko ditu Gasteizen

'Tradizioaren eta modernitatearen arteko bide elkarketak' izena eman diote gaur egingo duten errezitaldiari

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Euskal Herriko, Galiziako eta Kataluniako kulturen elkargune izango da gaur Gasteizko EHUko Letren Fakultateko areto nagusia. Hiru herrialdeetako hainbat eragilek poesia errezitaldia eskainiko dute 18:00etan, Tradizioaren eta modernitatearen arteko bide elkarketak saioan. Euskal Herritik Maialen Lujanbiok parte hartuko du; Galiziatik, Maria Ladok eta Lucia Aldaok; eta Kataluniatik, Josep Pedralsek. Banakako zein taldekako errezitaldiak izango dira emanaldian. Poesia bizitzeko bideak ezagutzeko asmoarekin antolatu dute saioa, baita «belaunaldi baten eta lurralde desberdinen ezaugarri komunak ezagutzeko ere».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.