Ozaze jauregian kantuan Benito Lertxundik ezagutarazi duen kantuko Klarak Ozaze jauregiko leihotik so egingo balu, ez luke ez ipar ez hego ez Atharratzeko jaunik ikusikouztailaren 2an, 3an eta 4an. Arrosatik desterratu Euskal Herria Zuzeneko zaleekin egingo luke topo. Hazparne herriak ezetz biribila ihardetsi eta bi hilabetez karrikan gelditu dela, EHZ jaialdiak atzeman du azkenean geriza, Ozaze, Idauze-Mendi eta Mendikota herrien artean, Mendiko Landa izeneko pentzean.
Dena astebetez erabaki da. Anje Üthürriaga laborariak bere baitarik lurrak proposatu zituela hasi zen jaialdiaren geroa argitzen. Laborariak berak hiru herrietako auzapezei baimena eskatu zien, baita bere lurren inguruan dituen beste laborariei ere, horien lurrak beharko baitira. Astelehen pazko gauean guztiak antolatzaileekin bildu ziren. Lehen akordio bat egin zuten. Eta biharamunean berean gutun bat bidali zieten herritarrei. Aste bereko ibiakoitzean bilkura publikoa antolatu zuten. 80 bat herritar bildu ziren. Jaialdia onartu zuten horiek ere, nahiz eta kezkak izan.Prefeturak ere baimena emana du. «Herriko Etxeek baietza emanez gero, prefetak erran zigun segituko zuela. Gune horretan atzeman daitezkeen arazo tekniko guztietan aterabideak badira», zehaztu zuen Ximun Carrere, jaialdiaren antolatzaile den Euskal Herria Zuzenean elkarteko lehendakariak. Dena dela, Arrosako zortzi urteko esperientzia izanen dute lagungarri hiritik urrun aritzeak ekar litzakeen arazoei aurre egiteko. Hain justu, berez, Arrosatik joatea erabaki zuten azpiegituren aldetik hornitua zen hiri batetik hurbil jartzeko, lana errazteko. Hainbat herritara joan eta ezetzak baizik ez zituzten ukan. Hazparnen lodiena. Ahozko baietza eskuratu, zortzi hilabetez hautetsiekin aritu eta azkenean jin zen mamua. Jacques Coumet Hazparneko auzapezaren ezetz biribila. Joan den otsailaren 27an izan zen. Geroztik, eskuin eta ezker bazter guziak arakatzen ibili ziren jaialdia salbatu nahi zutenak. Eremu andana bat atzeman dituzte alta, bereziki Nafarroa Beherean, baina hautetsien aldetik ez da laguntzarik izan.
Hautetsien ezezkoak,bata bestearen atzetik
Funtsean, Hazparne aitzin ere,ezezko jarrerak zituzten parean aurkitzen beti. 2003ko urte hastapenetik hasiak dira Arrosa baino leku egokiago baten bila. Maulen, udako besten ekitaldiekin betan zela aitzinatu zuten argumentu bezala ezetzaren emateko, baita pentze aski zabalen eskasa ere. Kanbon, eztabaidarik ere ez zen izan. Herri Elkargoen aldetik ere, isiltasuna nagusi. Donapaleun, hainbat bilkura egin eta herriko kontseiluak ezetz bozkatu zuen. Donibane Garaziko auzapezak, «gazteak eta arrabotsak» gaitzetsizituen. Denen ahotan zegoen azpiegituren eskasa eta arazo teknikoena.
Erantzun zailak onartzeko, pentze batean arazorik gabe 30.000 jende elkartzera lortu dituztenentzat. Eta horrek ditu bereziki okaztatu antolatzaileak. «Hautetsi frankok ez dute, ez eta gurekin bildu nahi izan ere. Lurren jabeak bezala, zurrumurruak nahiago dituzte segitu. Nahikeria politikotik ez da batere izan. Ez dira ohartzen zer ekartzen duen jaialdiak. Ez dute ikusi nahi. Damugarria da Nafarroa Beherearentzat, hainbat hobe Zuberoarentzat», adierazi zuen Carrerek. Paradoxikoki, Biarnoko Ortese hiria interesatu da jaialdia hartzeko. Miarritzerekin ere aitzinatu ziren aferak, baina ez zen gune onik atzeman. Aurten Zuberoan bada ere, ez da batere erran hala izanen denik heldu den urtean. «Jaialdiaren geroaz gogoetaegiten gabiltza. Epe luzerako proiektua lortzeko», Carreren arabera. Auzapez baten ezetzaren menpe izaterik ez dute gehiago nahi.
EUSKAL HERRIA ZUZENEAN JAIALDIA. EHZ jaialdia, Zuberoak salbatua
Mendi Landan eginen da jaialdia, Ozaze, Idauze-Mendi eta Mendikota herrien artean, uztailaren 2tik 4ra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu