musika

Euskal Herria Zuzenean jaialdia Heletan egingo dute lehenengoz

Euskal Herriko hainbat herritatik autobusak jarri dituzte uztailaren 3tik 5a bitarte ospatuko den jaialdira joateko.

2009ko apirilaren 23a
16:25
Entzun
Uztailaren 3an, 4an eta 5ean Heletan (Nafarroa Beherea) EHZ Euskal Herria Zuzenean jaialdia ospatuko da lehenengoz.Duela bost urtetik Idauze Mendin (Zuberoa) egin da jaialdia, baina aurtengoan estreinakoz Heletan egingo dute.

Herri garapenaren aldeko iniziatiba bezala definitzen dute jaialdia antolatzaileek. Auzolanean ere oinarritzen da festibala. Azken eguneko herri bio bazkaria esaterako Euskal Herriko Laborantza Ganbararen laguntzarekin prestatzen dute, iaztik.

EHZren helburua, ahalik eta jende gehienari hiru eguneko "mikro-gizarte batean parte hartzeko aukera ematea da", antolatzaileek adierazi dutenez.

Jaialdira iristeko Euskal Herriko hainbat herritatik, autobusak jarri dituzte, Hendaia (Lapurdi), Baiona, Iruñea eta Hernanitik (Gipuzkoa), esaterako.

Besteak beste, Des-Kontrol, We are Standard eta Deabruak Teilatuetan taldeek kontzertua eskaniko dute jaialdian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.