Euskal antzerki konpainiek egiten duten ahalegina eta lana erakustea izaten dute urteroko helburu Getxoko Antzerki Jardunaldiek. Urriaren 15ean hasi eta 24ra bitartean genero eta publiko guztietarako 11 antzezlan izango dira ikusgai. Programa plurala osatu dute: helduentzako eta umeentzako antzezlanak, genero eta gai askotakoak, euskarazkoak nahiz gaztelaniazkoak.
Areetako Andres Isasi musika eskola izango da, berriro ere, jardunaldietako gune nagusia. Han ikusi ahal izango dira Cocido Madrileño 2, duela hiru urte arrakasta handia lortu zuen antzezlanaren bigarren zatia, eta Aitarekin bidaian (Hika). Getxoko Simulacro taldeak Paren el mundo antzezlana estreinatuko du Algortako Kultur Etxean. Zahartzaroari buruzko gogoeta dakar lan horrek, adin nagusiko jendeari lehen baino kaso gutxiago egiten zaiola agerian utziz.
Kale antzerkiak ere lekua izango du. Erromoko Santa Eugenia plazan ikusi ahal izango dira Éxodo eta jardunaldiak irekiko dituen Diva di palo. Hiru aktorek, bi emakumek eta gizon batek, antzerki konpainia bateko hiru pertsonaia antzezten dituzte lan horretan: kantuak, errebista, txiste lizunak, bentrilokia ikuskizuna... Erregimen frankistaren azken egunek eta gaur egungo errealitateak bat egiten dute antzezlanaren eremu surrealistan. Musika eta eszena ugari izango dira, eta konpainia gisa egingo duten azkeneko funtzioa izango da.
Haurrentzako ikuskizunak ere izango dira: antzezlanak, txotxongiloak eta pailazoak. Algortako Tellagorri plazan eta Andres Isasi musika eskolan izango dira ikusgai Parrandan, Ipuin lapurra, Zirkoa ezagutuz...
Euskal Herriko 11 obra taularatuko dituzte Getxoko jardunaldietan
'Diva di palo' kale ikuskizunarekin hasiko da antzerki jaialdia hilaren 15ean, eta 24ra bitartean iraungo du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu